Ondorio larri gabeko sutea izan da bart Zorrotzaurren pabilioi batean

prestaldizkaria 2013ko martxoaren 13a

Etxerik gabeko 15 pertsona inguruk lotarako erabiltzen duten Zorrotzaurreko pabilioi abandonatu batean piztu da sua bart goizaldean. Suhiltzaileak 4:40ean bertaratu eta ondorio larririk izan ez duen sua itzali dute.

Ertzaintzako patruilak eta anbulantziak ere hurbildu diren arren, ez da beharrezkoa izan beraien parte-hartzea pabiloian lotan zueden pertsonak berain kabuz atera baitira eraikinetik.

Bart gertatua ez da Deustuibarra eta Zorrotzaurren utzitako pabiloietan gertatzen den lehen sutea.

INFO + DEIA

INFO + CORREO

Argazkia: CORREO