Clown umoreaz gozatzeko aukera Zorrotzako Azoka Plazan

uriola.eus 2015ko mai. 7a, 10:33

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eskutik, Zorrotzan clown-ikuskizunen erakusketa egongo da bihartik, maiatzaren 8tik 10era. Gauzak horrela, auzoko Azoka Plaza "proposamen berrienetaz" gozatzeko agertoki bihurtuko da.

Maiatzaren 8tik 10era, Clown egitarau zabala eskainiko dute Zorrotzan.

Egitaraua

- Maiatzak 8, ostirala, 18:00etan, Euskal Herriko Monda Lironda pailazoek `Detektibeak´ ikuskizuna eskainiko diete 5 eta 10 urte bitarteko umeei Zorrotzako Liburutegian.

- Maiatzak 9, larunbata, 18:30ean, Andaluziako Cia. Magia Flamenca taldeak `Magia por bulerias´ taularatuko du Azoka Parkean eta ondoren, 19:30ean, Euskal Herriko Salitre Teatroren txanda izango da `Rico, rico,rico´ saioarekin.

- Maiatzak 10, igandea , 18:30ean, Azoka Plazan ere bai, Kataluniako Dudu & Cia taldearen `El Niu´ lana ikusgai egongo da eta 19:30ean, Argentinatik etorritako Adrian Schvarzsteinen `Dans´saioa.