Zorrotza, Bilbo
Kutxabanken izan diren azken gertaerek agerian utzi dute zeintzuk diren EAJ eta PP-ren arteko akordioaren helburuak. Parez pare ireki zuten Kutxabank pribatizatzeko aukera, eta orain argudio faltsuak erabiltzen ari dira, beste aukerarik ez dagoela erakutsi nahian. Bi dira erabiltzen dituzten gezurrak: pribatizazioa saihestezina dela, eta pribatizazioak bakarrik salba dezakeela kutxen gizarte-ekintza.
Guzti horretaz hitz egiteko, hurrengo ostegunean, maiatzak 8, Arantza Urkaregi EH Bilduko ordezkaria Zorrotzan izango da arratsaldeko 7:30ean Auzo Etxean.