Zorrotza, xaboi eta burbuila artean

uriola.eus 2014ko eka. 2a, 08:00

I. Xaboi-Merkatua hartu zuen Zorrotza auzoak joan den larunbatean, Urban Markets filosofiari jarraituz. Ekimen honen helburua zera izan da: merkataritza, sozial eta kulturalaren arloan auzoko jarduera bultzatzea, hiriaren beste puntu batzuetako jendea ekarriz.

Tximbo xaboi lantegiaren historian oinarritzen, zein 1.988ra arte auzoan kokatu zena, Zorrotzako Xaboi-Merkatuak azoka txikien era izan du, jai-ekitaldia bezala eraiki delarik. Bertaratu diren lagunek goizetik arratsaldera jarduera ugaritan parte hartu dute, hala nola, xaboi artisauen erakusketan, xaboi tailerretan, ekintza ludikoetan eta burbuila ikuskizunetan.