Eskupilota tailerra eta petanka txapelketa, besteak beste, Zorrotzan

uriola.eus 2014ko urr. 1a, 08:48

Ume eta gazteek, gaur ere, aukera ugari izango dute Zorrotzako jaietan, esaterako, puzgarrietan jolasteko, eskupilota tailerrean parte hartzeko eta sardinak musu-truk jateko. 19:00etan, berriz, koadrilen arteko petanka lehia izango da.

Egitaraua - ZORROTZAKO JAIAK 2014


Urriak 1, asteazkena
- 18:00. Umeentzako puzgarriak.
- 18:00. Eskupilota tailerra haurrentzat.
- 19:00. Sardina - jana Azoka parkean.
- 19:00. Petanka txapelketa koadrilentzat Azoka parkean.

Urriak 2, osteguna
- 18:00. Txalaparta tailerra haurrentzat.
- 20:00. Maketa lehiaketa.

* Prezio bereziak txosnetan; gauerdira arte irekita.

Urriak 3, ostirala
- 18:00. Erloju kontrako proba (ume eta gaztetxoak/ Kid - junior).
- 18:30. Hirugihar-jana.
- 19:00. Berbapoteoa txalapartarekin Jai Batzordeko txosnatik.
- 22:00. `Artista sena´ koadrilentzat.
- 22:00. Kontzertuak: Maketa lehiaketako irabazlea, Lur Jota, No Konforme, Def Con Dos.

Urriak 4, larunbata
- 09:00. `Plazetaratu´ azoka agroekologikoa.
- 13:00. Kalejira txistu, alboka eta txalapartarekin (Txinbotarrak konpartsako musika tailerrak).
- 13:00. `Casting Cerrado´ Klown erakustaldia Pompom Antzerki Elkartearen eskutik.
- 17:30. Euskal dantza agerraldia Ibai - arte eta Ibarrakaldu taldeekin.
- 18:00. Sukaldari txikiak (umeak eta gaztetxoak/ Kid - junior).
- 18:00. Tortila eta entsalada lehiaketa; izen ematea Jai Batzordeko txosnan.
- 18:00. Kalejira auzoan zehar Txinbatukadarekin.
- 20:00. Kalejira Fabe De Fuka taldearekin.
- 21:00. Tortilla eta entsaladen aurkezpena.
- 21:30. Tortilla eta entsalada lehiaketaren sari banaketa.
- 21:45. Koadrilen afaria frontoian.
- 22:45. Koadrilen lehiaketaren sari banaketa.
- 23:00. Oxabi erromeria eta ondoren, Patrol Destroyers.

Urriak 5, igandea
- 11:00. Marmitako txapelketarako izen - ematea Jai Batzordeko txosnan.
- 12:00. Umeentzako parkea.
- 13:00. Erraldoien kalejira.
- 13:30. Marmitakoen aurkezpena.
- 14:00. Rias Baixaserako bidaiaren zozketa, Jai Batzordearen alde.
- 14:00.  Sari banaketa.
- 14:30. Herri bazkaria.
- 17:00. Umeentzako parkea.
- 17:00. Mus txapelketa.
- 17:30. Kiroldegiko eta Azahara Elkarteko dantzak frontoian.
- 19:30. Bilbainadak Bilbao Mapa Mundi taldearen eskutik.
- 21:30. Traka eta jaien amaiera.