Zorrotzako elkarteen koordinakundeak frontoia estaltzearen aldeko manifestazioa deitu du

uriola.eus 2015ko ots. 18a, 12:56

Otsailaren 26an, osteguna, 19:00etan, manifestazioa abiatuko da FEVEtik Zorrotzako frontoia estaltzearen alde. Auzoa zeharkatu ondoren, elkarretaratzea egongo da frontoian bertan eta parte hartzeileei euritakoarekin joateko deia luzatu diete protesta egiteko.

Hainbat asanblada egin dituzte Zorrotzako auzokideek elkarteen koordinakundeak antolatuta, auzoan dagoen gune estalien beharra aztertzeko. Urtarrilaren 26ko Osoko Bilkuratik abiatuta, Udalak hainbat gune estaltzeko asmoa erakutsi zuen, umeentzako jolasguneak, baina zorrotzarrek frontoia babesteko  beharra azpimarratu dute behin baino gehiagotan. Hala ere, koordinakundeak ez du uzte frontoia estaltzearen proiektua aurrera aterako denik "konpromiso politiko" faltagatik.

Otsailaren 26ko martxak bukaera emango dio auzotarrek egindako sinadura bilketari eta Udalari zein bertako alderdi politikoei jakinarazi nahi diete gai honek  "lehentasuna" duela auzoan. 

 

[2014/11/03] Estalitako gune berriak Azoka parkean

[2014/12/01] Frontoia estaltzearen alde agertu dira Zorrotzako auzotarrak, Udalaren proposamena baztertuz