Korrika 19

Zorrotzarrek egitarau berezia prestatu dute Korrika ospatzeko

uriola.eus 2015ko mar. 23a, 09:33

Igandean, martxoak 29, helduko da Korrika Bilbora eta hainbat auzotan ekintza ezberdinak prestatu dituzte aurretiaz. Zorrotzan, asteburu osoan zehar, euskararen aldeko martxa erraldoiaren etorrera ospatuko dute.

Korrika 19 Altamiratik helduko da Zorrotzara eta Basurtutik agurtuko dute bertako auzokideek. Denbora laburrez egongo da bertan, baina zorrotzarrek egitarau zabala prestatu dute egun handi hau ospatzeko.

Egitaraua

Martxoak 27, ostirala

- Goizean Lip Dub grabaketa institutuan.

- 19:30. Bakarrizketa Barry Manleyen eskutik Madness tabernan.

- 20:30. Kalejira Txinbobatukadarekin Madness tabernatik.

Martxoak 28, larunbata

- 11:30. Umeentzako tailerrak Azoka parkean.

- 13:30. Santza-poteoa La Viña de Oro tabernatik hasita.

- 15:00. Herri bazkaria (indabak). Euskaltegian eman behar da izena aurretiaz.

- 17:30. Zorrotza Kantari. Poteo berezia Nafarroa Kantu taldearekin.

Martxoak 29, igandea

- 08:30. Korrika Zorrotzara helduko da Zorrotzabaso kaletik. Korrika igaro eta gero txokolatada egongo da Askabide tabernan.