Iñigo Cabacas Herri Harmailaren I. Topaketa egingo dute larunbatean

uriola.eus 2015ko api. 16a, 09:27

Egun osoko egitaraua prestatu dute Iñigo Cabacas Herri Harmailako lagunek larunbatean, apirilak 18, haien I. Topaketa ospatzeko. Hitzordua Zorrotzako gaztetxean izango da eta bertatik, arratsaldean, Athleticek Getaferen aurka jotakuko duen partida ikustera hurbilduko dira San Mamesera. 

Egitaraua

- 12:00. Txupinazoa

- 13:00. Herri Kirolak

- 15:00. Bazkaria 6 euroren truke (paella)

- 16:30. DJ-a

- 18:30. Kalejira Zorrotzatik San Mameseraino