Zirkulazio aldaketak Marino Archer eta Hermogenes Rojon

uriola.eus 2015ko uzt. 10a, 07:55

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur esparru publikoaren okupazioak eta zirkulazio aldaketak egongo dira Marino Archer eta Hermogenes Rojo kaleetan. 

Gaur, uztailak 10, 18:00etatik biharko 07:00etara, aparkalekuak okupatuko dira Marino Archer kalearen amaieran; Hermogenes Rojo kaleko 12. zenbakiaren parean; eta Marino Archer kalean, Cepsaren gasolindegitik Saderreraino. Okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Era berean, Marino Archer kaleko bihurgunean zirkulazioa tarteka etengo da. Neurri hauek pelikula bat filmatzeko hartuko dira.