Ekintzaz beteriko asteburua Zorrotzako jaietan

uriola.eus 2015ko urr. 2a, 09:27

Aurreko ostiralean, irailak 25, hasi ziren Zorrotzako jaiak eta igandean, urriak 4 bukatuko dira. Azken asteburu hau ekintzaz beterik egongo da eta besteak beste, jaietako lasterketa herrikoiaz, koadrilen afariaz, musikaz, kalejiretaz zein txapelketetaz gozatzeko aukera egongo da.

Egitaraua 

Urriak 2, ostirala

- 18:00. Parkour.

- 18:30. Erlojupekoa (Kid eta Junior).

- 18:30. Hirugihar-jana.

- 19:30. Berbapoteoa Jai Batzordearen txosnatik abiatuta.

- 20:00. Kalejira Txinbobatukadarekin.

- 22:00. 'Artista sena' koadrilentzat (denak).

- 22:30. Kontzertuak: maketa lehiaketako irabazleak, Manifa eta Etsaiak.

 

Urriak 3, larunbata

- 09:00. Oinarrizko V. Futbol Txapelketa kiroldegian. Sarrera doan.

- 17:30. Zorrotzako Jaiak 2015 Lasterketa Herrikoia. Txiki eta gazteen txanda. 

- 18:00. Zorrotzako Jaiak 2015 Lasterketa Herrikoia. Helduen txanda.

- 18:00. Cesar Gimnasioaren erakusketa eta zumba ikastaroa.

- 19:30. Tortila eta entsalada lehiaketa: izen-ematea Jai Batzordearen txosnan (Senior). Koadrilentzako jarduera bada ere, edonork har dezake parte.

- 19:30. Sukaldari txikiak (Kid eta Junior).

- 20:00. Elektrotxaranga Eonian taldearekin.

- 21:00. Tortila eta entsaladen aurkezpena.

- 21:30. Tortila eta entsalada lehiaketaren sari-banaketa.

- 21:30. Koadrilen afaria frontoian (denak). Ondoren, koadrilen lehiaketaren sari-banaketa.

- 23:00. Tech House Gaua Zorrotzako Gaztetxean: DJ Lank, DJ Mikel TX, DJ Igor Sans eta DJ Marotto.

- 23:30. Berbena Gora Herria taldearekin. Atsedenaldia korroskada lehiaketa.

 

Urriak 4, igandea

- 11:00. Marmitako txapelketarako izen-ematea Jai Batzordearen txosnan.

- 12:00. Umeentzako parkea.

- 14:00. Marmitakoaren aurkezpena.

- 15:00. Herri bazkaria.

- 17:00. Umeentzako parkea.

- 17:00. Mus txapelketa.

- 17:30. Azahara Elkartearen dantzak frontoian.

- 18:00. Sari-banaketa eta bidaiaren zozketa.

- 19:30. Bilbainadak Bilbao Mapa Mundi taldearen eskutik. 

- 21:30. Traka eta jaien amaiera.