Zorrotzako jaiengatik zirkulazio aldaketak egongo dira auzoan

uriola.eus 2015ko ira. 25a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, irailak 25, ostirala, 19:00etatik 20:00etara bitartean, ibilgailuen zirkulazioa gelditu egingo da Zorrotza auzoan, koadrilen jaitsiera egiteko.

Ibilbidea honakoa izango da: Zorrotzagane parketik Pinada etxaldera; bertatik Zazpilanda etxaldera, ondoren, Ikastalde etxaldera, jarraian, Zorrotza Kastrexana errepidera, geroago Abaro estratara, bertatik Zorrozgoiti bidera, eta bukaera Azoka plazan izango du.

Koadrilen jaitsiera Zorrotzako 2015eko jaien egitarauaren baitan antolatutako ekimena da.