Zazpilanda etxaldeko 9 zenbakian HaziHeziHasi izeneko proiektua errealitate egin du Bilboko Udalak. Triangelu itxurako parterre bat zirkulu itxurako plaza berria bihurtuta, eserlekuek, mahaiek, jardinerek eta lorategiz hornitutako parterreek osatzen dute 2011n irabazle izan zen lorategiaren diseinua. Naroa Oleaga, Ula Iruretagoiena, Lurkoi, Maite Barandika eta Sabina Artetaren diseinua da.
Lorategiaren espazioa zirkulua marrazten duen metalezko egitura batez osatuta dago. Egiturak V formako euskarriak ditu, beharren arabera aldatzen direnak: eserlekua, eserlekua eta jardinera, mahaia, mahai-eserlekua edo dorrea osatzeko. V formako 9 egitura diseinatu dira, guztira. Lorategiko elementu guztiak zurez estali dira: eserleku luzea, mahaien estalkia, jardinerak eta eskaileretako eskubandak.
Horrez gain, jardinerek askotariko espezie bizikorrak eta usaintsuak dauzkate, urtaro guztietan loraldia bermatzeko. Ureztaketa automatikoa daukate, parterreek bezala. Gainera, plazan aurretik zeuden argiak lekualdatu dira, espazio berrian integratzeko.
Halaber, eserleku luzearen perimetroa argiztatu da behealdean. Lurzoruaren oinezko gunea mortero inprimatuzkoa da.
Astialdirako Bilboko gune berri honetarako inbertsioa 107.000 eurokoa izan da. Bai diseinurako, bai kokapena bilatzeko, Bilboko Udaleko Obrak, Zerbitzuak, hiri Eraberritze eta Espazio Publikoa Sailak Zorrotzako auzo elkartearen laguntza izan du.
Bilbao Lorategia lehiaketa
Naroa Oleagaren, Ula Iruretagoienaren, Lurkoiren, Maite Barandikaren eta Sabina Artetaren artean diseinatu zuten Zorrotzako identifikazio espazioak proiektua 2001ean, HaziHeziHasi (CrecerEducarComenzar) izenburuarekin Bilbao Lorategia lehiaketako irabazlea izandakoa. Bilbao Lorategia hiriko lorezaintzako nazioarteko lehiaketa Bilbao 700 Fundazioak antolatzen du.