Abusun, Ibarrekolandan edota Otxarkoagan sortu dira denboraren bankuak auzotarren beharrizanak, salerosketarik gabe, truke sistemarekin asetzeko. Elkarrengandik ikasteko, harremanak sendotzeko eta komunitate izaera indartzeko ere balio dute denboraren bankuek.
Bilboko 8. barrutian sortu eta zabaldu nahi du Gure Lurra elkarteak denboraren bankua eta 'Zure denbora preziatua da besteentzat' lelopean erakarri nahi ditu gaurko egunean, Zorrotzako auzotarrak udaltegira. Bertan aurkeztuko dute denboraren bankua eta, besteak beste, denboraren banku bat zer den, zelan funtzionatzen duen eta nola parte har daitekeen azalduko dute. Auzotarrek izan ditzaketen zalantzak ere argituko dituzte.