Auzoaren kokapenarengatik ikasleak Bilboko erdigunera edo Gurutzetara joatera behartuta daude Leioako EHUren kanpusera ikastera igotzeko, horrek suposatzen duen denbora eta diru galerarekin. Egoera "kezkagarriagoa" da auzoaren dagoen egoera sozioekonomikoa ezagututa (langabezi tasa…).
Horregatik EH Bilduk martxan jarri berri den Bizkaibusen A0654 lineak (Balmaseda-Gurutzeta-EHU), Zorrotzako Fray Juan kalean geltoki bat izan dezala eskatu du Bizkaiko Batzar Nagusietan. "Gure ustez larria den arazo hau lehenbailehen konpontzeko. Gure ustez aukera paregabea izan daiteke Zorrotzako auzoak aldarrikatzen duen arazo horri erantzuna emateko eta ikasleei Unibertsitatera joateko erraztasunak ezartzeko".