Maiatzaren 27an ospatuko da 2016ko Txinboeguna

uriola.eus 2016ko mai. 16a, 11:00

Urtero legez, Zorrotzako Txinbotarra konpartsak Txinboeguna ospatuko du hilaren 27an. Gauzak horrela, egun oso zehar ekintza ezberdinak egongo dira Azoka parkean eta euria eginez gero, ospakizuna gaztetxean izango da. Besteak beste, musika, umeentzako jolasak, garagardo dastaketa edota bazkaria egongo dira. 

Egitaraua

- 11:30. Parkearen irekiera: puzgarriak, marrazketa txokoa, musika tailerrak, txosna, Txinbo-Photocall-a, '10 urte martxan' argazki erakusketa,…

- 12:00. Igel-toka txapelketa.

- 13:00. Kirikoketa: txalapartaren jatorria (erakustaldia).

- 13:30. Boga garagardo dastaketa gidatua (Pilsen, Amber eta Ipa garagardoak.

- 14:00. Poteoa Txinbobatukadarekin.

- 15:00. Bazkaria. Izen-ematea Madness tabernan, maiatzaren 16ra arte (5€).

- 17:00. Herri kirol txapelketa.

- 19:00. Kalejira Lokomotores elektrotxarangarekin.