Zorrotzako Frontoia Azpiegitura hau kultura eta merkataritza arloan auzoko ekitaldiak antolatzeko agertoki bezala erabiltzen da. Gauzak horrela, azpiegitura hobetzeko helburuarekin, Udalak bi estalki jarriko ditu frontoian, alde batetik frontoiko estalki nagusia izango dena eta bestetik, ekitaldiak daudenean ikusleak babesteko beste estalki bat jarriko du. Bestetik, horrez gain, Udalbatzak ondoko horma eta kioskoa zaharberrituko ditu.
Honekin, estalitako kalitatezko aukera eremu berria sortuko da Zorrotzan. Estalkiaren aurrealdea metalezko zintez osatuta egongo da eta haren bidez jantzi baten antzeko irudia lortuko dute alde gardenak sortuta. Obren lizitazioa egiteko aurrekontua 1,3 milioi eurokoa izan da.