Zorrotzako bihurgunetan pantailak paratuko dituzte zaratatik babesteko

uriola.eus 2016ko ekainaren 7a

Ekainaren erditik aurrera hasiko dira zaratatik babesteko Zorrotzako bihurgunetan pantailak jartzeko lanak. Imanol Parrales, hazkunde ekonomikorako zinegotziak azaldu bezala, proiektua aurrera eramateko azken tramiteak "bukatzear" daude. Beste hainbat hobetze-lan iragarri ditu datorren 2016-2017 biurterako. 

Horrekin batera, Parralesek A-8 errepideko babesgarria luzatzeko hautua egin du, "tipologia eta ezaugarri berdineko" obra eginez. Egindako beste agertze batean azaldu bezala, 2016-2017 biurtekorako 19 proiektu daude pentsatuta Bidesarea Planaren baitan errepideak hobetzeko; 51,4 milioi euroko aurrekontuarekin.

Bestalde, momentu hauetan obretan dauden lanekin hasita, zinegotziak Durangoko BI-623 errepidearen mantentze eta hobetze lanak "erabat bukatuta" daudela adierazi du, datorren uztailean Santo Domingoko errepideko obrak bukatuko direla iragarriz. 

Gainera, Morgako BI-2121 errepidea estabilizatuko dutela adierazi du Urberuaga-Markinako errepidea uztailean hobetzeaz gain, eta Buruialdeko Gorozikako kurbak abuztuan bukatuz. Azkenik, Lemoa eta Zeanuriko N-240 errepideen hobetze-lanak 2017an hasiko direla azaldu du zinegotziak.