Kalea okupatuko dute gaur Zorrotzan jaiak direla eta

uriola.eus 2016ko ira. 23a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailak 23, ostirala, 19:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa geldituko dute Zorrotza auzoan, jaietako kuadrillen jaitsiera dela eta. 

Hau izango da jaitsierak jarraituko duen ibilbidea: Zorrotzako parkea - Pinadia etxaldea - Zazpilanda etxaldea - Ikastalde etxaldea - Zorrotza Kastrexana errepidea - Abaro estrata - Zorrozgoiti bidea - Azoka plaza.

Kuadrillen jaitsiera 2016ko Zorrotzako jaiak ospatzeko antolatu diren ekintzen artean dago.