Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean, azaroaren 25ean, zapata gorriak paratu nahi dituzte auzoan Zorroztuz elkarteak. Hori dela eta, "erabiltzen ez dituzten emakumeen zapatak dohaintzan emateko" deia egin die elkarteak zorrotzarrei. Ez du axola gorriak ez badira, "gorriz margotuko ditugu", diote elkartekideek.
Zapatak EISEren lokalean (Cordeleria 12, behea) utz daitezke.
Zapata gorrien erakusketan aktiboki parte hartu nahi duenak ostegunero Zorrotzako udaltegian 19:30ean Zorroztuz elkarteak egin ohi duen bileretara joatea dauka. Gizarte bazterketaren aurka eta gizarte justiziaren alde lan egiten duen elkartea da Zorroztuz.
Zapatos rojos
Elina Chauvet artistak bere ahizparen hilketan oinarrituta (senarrak hil zuen) sortu zuen Zapatos rojos obra. 2009tik munduan zehar dabil zapata gorriak bilduz genero indarkeriaren ikur bezala.