Txinboeguna ospatuko dute larunbatean Zorrotzan

uriola.eus 2017ko maiatzaren 19a

Urtero legez, Zorrotzako Txinbotarrak konpartsak Txinboeguna ospatuko du bihar, maiatzak 20, larunbata. Gauzak horrela, egun osoan zehar ekintza ezberdinak egongo dira Azoka parkean; besteak beste, musika, umeentzako jolasak, tailerrak, poteoa, kalejira edota bazkaria.

Egitaraua

- 11:30. Txosnaren irekiera.

- 11:45. Haurgunearen irekiera.

- 12:00. Haurrentzako talo tailerra.

- 12:00. Igel-toka txapelketa.

- 12:30. Pepa ta Kutxo pailazokeriak (Xilipurdi antzerkia).

- 13:30. Musika tailerrak.

- 15:00. Herri bazkaria. Izen ematea (3€) Madness tabernan maiatzaren 18ra arte.

- 17:00. Txinbo-Bingo.

- 19:00. Jinkana-poteoa.

- 20:30. Kalejira Sakatu elektrotxarangarekin.

Honetaz gain, maiatzaren 18an, osteguna, 19:30ean, Amets nagusia dokumentala proiektatuko dute gaztetxean.