Arratoiak hiltzeko kanpaina egingo dute Basurtu eta Zorrotzan

uriola.eus 2017ko mai. 15a, 07:00

Apirilean eta maiatzean arratoiak hiltzeko udaberriko kanpaina egiten dabil Udala Bilboko barruti guztietan. Oraingoan Basurtu-Zorrotza barrutiaren txanda izango da.

8. barrutian (Basurtu-Zorrotza), arratoiak hiltzeko lanak maiatzaren 17an, 18an, 19ean eta 20an egingo dira, Basurtu, Masustegi-Mintegitxueta, Olabeaga, Altamira eta Zorrotzan.

Aholku praktikoak

Osasun eta Kontsumo Sailak honako aholkuak ematen dizkie herritarrei arratoiak ez ugaritzeko:

• Ez bota zaborrik kale, parke, orube eta beste zonaldeetara (patioak, lorategiak…). Bota elikagaiak zakarrontzietara eta edukiontzietara.

• Ez eman janaririk jaberik ez duten animaliei (katuak, usoak,…) arratoientzako elikagai bilaka daiteke-eta!

• Zaborra poltsa itxietan bota dagokion edukiontzira. Errespetatu ezarritako ordutegiak. Ez utzi zaborrik zakarrontzien kanpoaldean.

• Patio, lonja eta bestelako leku itxietan putzuak edo ur-pilaketarik egotea saihestu. Horrela, intsektuak (eulitxoak) agertzea ekiditen da eta arratoiak agertzea saihesten da (ur hori edaten baitute). Ez altxatu patioetako saretoak.

• Etxea edo eraikinaren kontserbazio-baldintzak aldizka berrikusi eta baldintza egokietan eduki. Prebentzio neurririk onena karraskariei sartzen ez uztea da. 0,5 cm baino gutxiagoko sarbide-zuloak zementuz eta metal galbanizatuzko sareekin itxi.