Zorrotzako kaleak ekintzaz beteko dira datozen egunetan

uriola.eus 2017ko mai. 24a, 09:40

Zorrotzako eragile ezberdinek, Udalaren laguntzaz, egitarau berezia antolatu dute maiatzaren bukaerarako eta ekainerako. Eguraldi onaz baliatuz, hitzaldiak, tailerrak, umeentzako egitasmoak... kalera aterako dituzte eta nola ez, urteroko Zorrotza Eguna eta San Juan sua ospatuko dituzte.

Egitaraua

Maiatzak 26, ostirala

- 20:00. Mikel Deuna abesbatzaren emanaldia Frontoian.

Maiatzak 27, larunbata

- 18:30. Alazne Lopez Etxebarriaren I. Oroimenezko Ekitaldia Hockey Pistan Auzo Elkarteak, Laguntasunak eta Bilboko Udalak antolatuta.

Ekainak 4, igandea

- Bizkaiko Abesbatzen XXXIV. Eguna Azoka plazan.

Ekainak 7, asteazkena

- 16:30. Haurrentzako jarduerak Azoka parkean Zorrotzako Haurguneak antolatuta.

Ekainak 8, osteguna

- 19:30. Feve lurperatzeari buruzko auzo-batzarra.

Ekainak 16, ostirala

- 17:00. Denok Batera kulturarteko XI. Futbito Txapelketaren finala Azokako kantxetan EISE, Zorrotzako Gaztegune eta Gure Lurra Elkarteak antolatuta.

- 18:30. Kale Antzerkia Azoka Parkean Udalak antolatuta: Markeliñe konpainiaren ZooZoom lana.

- 20:00. Txinbatukada auzotik.

Ekainak 17, larunbata (XI. Zorrotza Eguna Azoka parkean)

- 12:00. Pregoia eta txupina Zorrotzako Jai Batzirdearen eskutik.

- 12:00. Txikimako hegalariak Zorrotzako Gazteguneak antolatuta.

- 12:30. Kantu Kolore. Abestien bitartez, neska-mutilek parte hartu ahal izango dute dantzetan zuzeneko musikarekin (Udalaren eskutik).

- 12:30. Paellen XI. lehiaketaren izen ematea txosnan.

- 13:00. Trikitilariekin kalejira Udalak antolatuta. 

- 13:00. Igel-Toka txapelketa.

- 13:00. Txalaparta tailerra.

- 14:00. Kirol taldeei omenaldia: Club Ratxei, Metropolitano eta Zorrotzako Gazte Triatroli Kluba.

- 14:30. Paellen aurkezpena.

- 15:00. Sari banaketa Laguntasunak babestua eta herri bazkaria.

- 17:30. Norte Flamenco taldearen kontzertua.

- 19:00. Erromeria Ibai-Arte dantza taldearekin.

- 20:30. Fabe de Fuka taldearekin kalejira.

- 23:30. DJ Bull Alboka tabernan.

* Egun osoan zehar txosna eta elikagai zein eskulanen azoka egongo da.

 

Ekainak 19, astelehena

- 17:00. ‘Denok batera, haragi kolorea’ haurrentzako kulturarteko jokoak eta tailerrak Zorrotzako EISEren eskutik. Zorrotzagane parkean.

Ekainak 21, asteazkena

- 09:00. Zorrotzako Institutuko ikasleentzako olinpiadak Kiroldegian.

- 17:00. ‘Denok batera, haragi kolorea’ haurrentzako kulturarteko jokoak eta tailerrak Zorrotzako EISEren eskutik. Zorrotzagane parkean.

Ekainak 23, ostirala

- 10:00. Zazpi Landa eta Fray Juan ikastetxeetako kurtso bukaerako festak Ikastetxeetako IGEen eskutik. (Ikastetxeetako ikaslei zuzenduta).

- 18:00. Haurrentzako ikuskizuna Euskal Txokoak antolatuta.

- 20:00. Laguntasuna Merkatarien Elkartearen 1.000 euroko zozketa Abaro Estratako lokalean.

- 20:00. Kale antzerkia Udalak antolatuta: Barre konpainiaren Juan Palomo ya esta aqui.

- 21:15. Dantza emanaldia Ibai Artek antolatuta.

- 22:00. San Juan sua.

- 22:15. Txokolatada EISEk antolatuta.

- 22:30. Orquesta River taldearen berbena Udalak antolatuta.