Erasoa 13:15ak aldera gertatu zen atzo, uztailak 9, Zorrotzako Soka kaleko etxebizitza batean. Herritar batek abisua eman zien Larrialdi Zerbitzuei, eta etxebizitzara heldu zirenean, emakumezkoa zaurituta aurkitu zuten. Arma zuri batek eragindako zauria du sabelean, eta, hori dela eta, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.
Bitartean, ustezko erasotzailearen bila dabil Ertzaintza, dirudienez, ihes egin baitzuen.
Hasierako zantzuen arabera, litekeena da genero-indarkeriarekin lotutako kasu berria izatea, baina hori baieztatu gabe dago.
Elkarretaratzea
Zorrotzako Auzokideen Elkarteak eta Zorroztuz Bazterketaren Aurkako Plataformak elkarretaratzea deitu dute gaur, astelehena, 19:00etan Zorrotzan bertan, Ontziola eta Fray Juan kaleen artean, emakumezko horrek pairatutako erasoa gaitzesteko asmoz.
Laguntza
Tratu txarrak pairatu badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskal Autonomia Elkartean) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.