Zazpilandako auzokideak Zorrotzako sutea pairatu zuten familiei Udalak euren auzoan ostatu ematearen kontra agertu dira. Bizilagunen arabera, "gatazkatsuak" dira eta "bizikidetza arazoak" sor ditzakete. Auzokideen arabera, Udalak ez ditu Zazpilanda eta Zorrozgoitiko bizilagunak kontuan izan prozesua aurrera eramateko.
SOS Racismo mobilizazioen aurka agertu da eta antolatutako ekimenak "arrazistak eta diskriminatzaileak" direla adierazi du. Ildo horretan, plataformak Udalari eskatu dio auzoko eskakizunak eta presioak aintzat ez hartzeko eta adierazi du "gizaki guztiak haien etnia zein den kontuan hartu gabe gizartearen babesa jaso eta berdintasunean artatuta izateko eskubidea dutela".
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ezagutzera eman duenez, "Udalak araudia bete behar du" eta etxe gabe geratu diren familiek "ostatua jaso behar dute".