Lagun bat zauritu da Kaxtresana Ganan ibilgailua irauli denean

uriola.eus 2017ko abuztuaren 30a

Lagun bat zauritu da errepidetik irten eta gidatzen zuen ibilgailua irauli denean Kastrexana ganan. 

Ezbeharra astelehenean jazo zen, arratsaldeko 20:05ean, Bi-636 errepidea Kastrexana Ganatik igarotzen denean Bilborako noranzkoan. Iturrien arabera, autoa errepidetik irten zen eta irauli zen. Gidaria Basurtuko ospitalera eraman zuten istripuak eragindako zauriak sendatzeko.

Halaber, Bi-636 errepidea gaueko 21:30etara arte moztuta egon zen eta denbora tarte horretan zirkulazioa desbideratu zuten.