Zorrotzako jaiak 2017 gaur hasiko dira

uriola.eus 2017ko ira. 22a, 12:05
jaietako kontzertuen kartela

Porco Bravo taldea izango da gau honetako talderik potenteena gaur hasten diren Zorrotzako jaietan. Barakaldoko taldeak hasiera emango dio 10 egunetako jaiari, Gallego abeslariaren ikuskizun paregabeak jaietan murgilduaraziko ditu han bilduko diren guztiak.

Porco Bravo, Kosmos, Havana 537, Xaibor, Kresala... Urte honetako Zorrotzako jaiak potente datoz. kontzertu on askorekin eta hainbat ekitaldirekin denok 10 egunez auzoa disfrutatu dezaten. Gaurtik eta datorren iganderarte festa izango da nagusi.

Musikaz gain denetariko ekitaldiak egongo dira, guztiek goza dezaten. Batez ere umeak, puzgarriak, jolasak, parkeak, erraldoiekin kalejirak eta ondo pasatzeko behar duten guztia izango dute. Hemen daukazue egitarau osoa.