Aratusteak 2018

Inauteriak Zorrotzan

uriola.eus 2018ko ots. 12a, 10:11

Ostiralean eta larunbatean, Zorrotzako Jai Batzordeak iragarri duenez, "kristoren jaia" montatuko dute frontoian. 

Mozorroak prestatzen ari dira Zorrotzan. Izan ere, egun gutxi falta dira auzoko inauteriak ospatzeko. Ohi bezala, Bilbokoen ostean izango dira. Otsailaren 16an eta 17an aurten.

Jai Batzordeak lan handia egin du Aratusteetako egitaraua antolatzen. "Kristoren jaia muntatuko dugu frontoian, ez galdu", adierazi dute sare sozialen bitartez Jai Batzordeko lagunek. Musika, mozorroak, edaria, txokolatada... "eta hamaika gauza gehiago" prestatu dituzte.

#Zorrotzakoinauteriak18

facebook.com/zorrotzako.jaibatzordea