uriola.eus

Clown Jaialdia asteburu honetan helduko da Zorrotzara

  Kultura-aisialdia  Zorrotza

Ikuskizuna asteburu honetan helduko da Zorrotzara, Azoka parkean, Udaltegian eta auzoko liburutegian egingo den Clown Jaialdiaren hamargarren edizioarekin, ostegunetik aurrera.

Arrigorriagako Clown Jaialdiaren laguntza duen erakusketa eszenikoak ospe handiko bost konpainiaren partaidetza izango du, Euskal Herriko bi, Goitibera eta Ganso & Cía, Galiziako Sincronacidas konpainia, Mireia Miracle madrildarra eta Granadako Las Primas.

Aurrerapen gisa, ostegunean, 18:00etatik aurreraumeek ipuin-kontalari saio batekin gozatu ahal izango dute Zorrotzako Udal Liburutegian, Bego Alabazanekin eta euskaraz eskainiko duen Naturaren magia ikuskizunarekin.

Kaleko programazio eszenikoa ostiralean, maiatzaren 3an, jarriko da martxan, euskal konpainiek eskainiko dituzten bi ikuskizunekin, 18:30ean eta 19:30ean, Azokako parkean.

Lehenengoa  Goitibera izango da, Yijaaa! ikuskizunaren aurre-estreinaldiarekin. Bertan bi pertsonaia bitxik gizakiak inoiz egindako lehenengo oinarri-jauzia egin gura dute, horrela, euren izena historian grabatuz. Euren asmakuntzen, musikaren eta ilusioaren bitartez, XX. mendearen hasierako Ingalaterrako estetika duen unibertso erora eramango dituzte ikus-entzuleak.

Ondoren, bertako eszenan oso ezaguna den Ganso & Cía clownaren txanda izango da, familia osoari zuzendutako Babo Royal, ikuskizunarekin edo, gauza bera dena, 50 metro karratuko inperioa, errege lunatikoa eta trobadore bitxia. Eszentrizitatea nagusi den lurralde txikia.

Clown Zorrotzaren aurtengo edizioa larunbatean –maiatzak 4– amaituko da, arratsaldeko 18:00etan hasita Azoka Plazan eskainiko diren hiru ikuskizunekin. Galiziako Sincronacidas konpainiak jasoko du oihala, Oh limpiadas ikuskizunarekin. Protagonistak, euren eguneroko errutinarekin aspertuta dauden bi garbitzaile, ametsen munduan murgiltzen dira, eta euren lan jardunaldia Joko Olinpikoetako lehiaketa balitz bezala eskaintzen da.

Ondoren, Madrilgo Mireia Miracle clownaren txanda izango da, Rojo ikuskizuna Bilbon aurkeztuz. Pailazo bat maleta baten barrutik irtengo da, ikus-entzuleak bere familia bilakatuko ditu eta ilusioz eta traste askoz beteta joango da.

Aurtengo edizioari Granadako Las Primas taldeak esango dio agur, Margarita is Dead ikuskizunarekin. Agertoki gainean sei lehengusina, lau nazionalitate eta amamaren goiburua defendatzeko gogo handia. Amamari agur esateko elkartu dira: “Emakumea beti eder, libre eta zoro”. Margaritak utzi dien ondorengotza baliotsua, bizitzan erabakitzen duten guztia egiteko lan gogorra izango da, gizarteak eurentzat prestatuta dituen rolei kasurik egin barik.

AGENDA

MAIATZAK 2 
Zorrotzako liburutegia
18:00 Bego Alabazan,  Naturaren Magia (Familia osoari zuzenduta)

MAIATZAK 3 
Azokako parkea
18:30 GOITIBERA Yijaaa!!! AURRE-ESTREINALDIA (Familia osoari zuzenduta)
19:30 GANSO & CÍA Babo (Familia osoari zuzenduta)

MAIATZAK 4 
Azokako parkea
18:00 CIA. SINCRONACIDAS Oh limpiadas (Familia osoari zuzenduta)
19:00 MIREIA MIRACLE Rojo (Familia osoari zuzenduta)
20:00 LAS PRIMAS Margarita is Dead (Helduei zuzenduta)

2019/05/03 - 2019/05/05

Zorrotza Zorrotza

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa