Argazkineta ekimenak Zorrotzako historiaren inguruko 1228 artxibo jaso ditu

uriola.eus 2019ko abe. 13a, 12:09

Bildutako proiektu eta material garrantzitsuenak jendaurrean aurkeztuko dira abenduaren 17an, asteartea, arratsaldeko 19:30ean Mirarien Gure Amaren Elizan. 

Urrian zehar Zorrotzari buruzko XX.mendeko oroigarriak biltzen ibili den furgoneta da "Argazkineta". Bi astetan auzoko azken urteetako historiako 1228 artxibo jaso ditu, haien artean argazkiak, kartelak eta hainbat bideo. Datorren abenduaren 17an, arratsaldeko 19:30ean Mirarien Gure Amaren Elizan bildutako eta digitalizatutako materialaren aurkezpena egingo dute. 

Ekimen hau Bilboko Udalaren "Bilbao Izan" programaren barruan sartzen da. Astearteko ekitaldia Ugaitz Alegria antzezleak aurkeztuko du eta auzokideek ekimenarekin partekatu dituzten argazkiak, oroitzapenak eta bizipenak ikusi ahalko dituzte. Honen helburu nagusia, besteak beste, Zorrotzako bizilagunen memoria eta kontakizuna nagusituko diren topaketa bat bultzatzea da.