Udaltzainak lanean ari dira Zorrotza auzoko kiroldegiaren inguruan, Kadagua ibaiak gainezka egin izanaren ondorioz gune horretan urak erabat hartu baitu errepidea. Ur maila aparkatuta zeuden hainbat auto erabat estaltzera iritsi da.
Gaur egun guztian zehar euria egingo duela aurreikusten da, eta, beraz, benetako kalte materialak zer nolakoak izan diren zehatz baloratu ahal izateko oraindik itxaron egin beharko da.
Juan Mari Aburto alkateak azaldu du atzoko egunean zehar eta gaur goizera arte 50 esku-hartze baino gehiago egin behar izan direla hirian euriteek utzitako ondorioen harira. Eroritako zuhaitzekin, lurjausiekin eta ur-baltsekin lotutakoak izan omen dira, nagusiki. Aburtok eskerrak eman dizkie babes zibileko langileei eta suhiltzaileei.
Denboraleak utzitako kalteen zenbait argazki ikus daitezke Uriola-eus-eko esteka honetan.