"FEVE-ren trenbide pasaguneen lurperatzeari begira, bere garaian Udalaren eta Sustapen Ministerioaren arteko hitzarmenaren zinpea pauso garrantzitsua izan bazen ere, gaur gaurkoz prosezuak geldirik dirudi, eta ez gara haein gaineko erantzunik jasotzen ari"; horixe da manifestaziorako deialdia egiteko Zorrotzako Auzo Elkarteak nabarmendu duen lehenengo arrazoia.
Bestalde, Sader-Profersa eta inguruko beste industria lantegi batzuek eragindako "kutsadura eta kiratsa" ere azpimarratu dituzte; izan ere, elkarteak ez du aurrerapenik ikusten arazoari konponbidea emateko.
Elkarbizitzaren auzia ere aipatu dute, azaldu dutelarik azkenaldian "erasoak, lapurretak eta jokaera ezegokiak" bizi izan dituztela auzoan. Horren aurrean, adierazi nahi izan dute ez dutela onartuko ez ezerk ez inork Zorrotzako elkarbizitza ona nahas dezan".
Horregatik guztiagatik, erakundeei konponbideak eskatuko dizkiete biharko hitzorduan.