Zorrotzan adingabe batek pairatutako sexu abusuak salatzeko elkarretaratzea

uriola.eus 2022ko urriaren 13a

Atzo goizaldean atxilotu zuten 40 urte inguruko gizonezkoa, alaba modu jarraituan erasotzeagatik. Bihar, urriak, 14, kontzentrazioa egingo dute auzoan, 19:30ean Fray Juan kalean.

Zorrotzako Taldeen Koordinakundeak gertatutakoa gaitzetsi du eta herritarrei dei egin die elkarretaratzera joateko. Bihar izango da, ostirala, 19:30ean Fray Juan kaleko 1. zenbakiaren aurrean.

Udaltzaingoak urriaren 12ko goizeko ordubata aldean atxilotu zuen gizona, Zazpilanda inguruan, hain zuzen. Ertzaintza arduratuko da kasua ikertzeaz, eta polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearen esku geratuko da atxilotua.