Hiru eguneko greba jardunaldiaren ostean, ez da anbulantzien langileen eta patronalaren eta Administrazioaren arteko gerturatzerik izan. Aitor Gutierrez, ELAko kide eta mobilizazioak antolatu dituzten gainerako sindikatuen bozeramaileak azaldu duenez, hilaren 27an beste hitzarmen bat dute Eusko Legebiltzarrean, non orain indarrean dauden baldintzek beren hoietan jarraitzen badute, greba deialde berriak edota “lanuzte mugagabeak” izan daitezkeen.
Hontaz gain, UGT-Euskadik plazaratu dituen adierazpenetan Eusko Jaurlaritzak grebarekiko izan zuen jarrera irmoki salatu dute: istiluen aurkako Ertzaintzaren unitatea bidali zuten Zorrotzako La Pau enpresaren kotxeretan elkarretaratuak zeuden pertsonen aurka. Eserita zeuden langileen aurka oldartu eta zenbait pertsona kolpatu zituzten, piketea desegun eta anbulantzien irteera ahalbidetuz, hala grebako gutxieneko zerbitzuak egiteko akordioa hautsiaraziz. Sindikatuak Jaurlaritza ekintza hauen bidez patronalaren alde jarri dela salatu du, baita La Pau enpresaren alde ere, lan araudia hausteagatik Lan-Ikuskapenaren hainbat isun dituena eta, gainera, Osakidetzaren anbulantziak erabili izan dituena beste komunitate autonomoetako konkurtsoetan aurkezteko.
Gasteizen Parlamentuaren aurrean 200 pertsona inguru bildu dira honen ondorioz, duela astebete tranbiaren bidea moztu zuten toki berean. Oraingo honetan Ertzaintza izan dute bertan zain, bi furgoneta eta istiluen aurkako materialarekin, “foam” eskopetak barne.