Sader-Profersaren lekualdatzearen aldeko manifestazioa ostegunean

uriola.eus 2024ko eka. 4a, 14:56

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak Agaleus taldeko Sader eta Profersa enpresak Zorrotzatik lekualdatu daitezen manifestaziora dei egin dute.

Pasa den bi hilabeteetan ke-laino trinko zuriak hartu zuen Zorrotzako auzoa, hondakin eta produktu kimikoak tratatzen dituzten auzoko bi enpresak izan zituzten istripuren eraginez. Urteak daramatzate Zorrotzako auzokideek Agaleus taldeko Sader eta Profersa lantokiek sortzen dituzten hondakin kimikoek bertako airearen eta haien biziaren kalitatea okertzen dutela salatzen; Saderrek estatu osoko hondakin kimikoak tratatzen ditu, Bartzelona, Coruña eta Valladolidekoak barne, 81.000 tona hondakin arriskutsu pasa den urtean, Profersak, berriz, ongarri kimikoak produzitzen ditu.

Oraindik ez diraa guztiz argitu azken hilabeteetako istripuen eragina ezta ondorioak ere, eta naiz eta Udaletik eta inguruko industria-zonaldeetatik zenbait neurri proposatu diren, auzokideek egoerari erantzun eraginkor bat emango dioten neurriak eskatzen dituzte “Ez dugu istripu gehiagorik nahi, ez dugu buruko eta eztarriko minik nahi, ezta usain txarrik ere ez. Ez dugu bete gabeko daten promesa gehiagorik nahi”. Enpresa hauek kokatuta dauden kaia espazio publiko den einean, zonalde hau deskontaminatzeko eskaria egin dute gainera, ingurua birsortu eta itsasadarraren bi ertzak lortzeko aukera izateko, bertako biztanleen onurarako.

Agaleus taldearen Profersa eta Sader lantegiak hirigunetaik alden daitezela eskatzeko, mobilizaziora de egin du Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak ostegun honetarako, hilak 6, arratsaldeko 19:00etan Sarrikoko metrotik hasita.