LAB sindikatuak Profersako langileak lekualdatzea eskatu dio Agaleus taldeari

uriola.eus 2024ko eka. 27a, 15:17

Argazkia: LAB sindikatua

Profersa ongarrien ekoizpen plantaren geldialdia dela eta, bertako langileen bizi-baldintzak bermatzeko neurriak eskatu dizkio sindikatuak Agaleusi.

Maiatzean Zorrotzako Sader eta Profersa lantegietan izan ziren istripuek kezka sortu zuten auzokideen artean; urteak daramatzate Zorrotzako auzokideek bi lantegi hauen jarduna haien osasunerako kaltegarriak dela eta, lantegiak hirigunetik at lekualdatzeko aldarria egiten. Pasa den hilabeteko istripuen eraginez, erakundeak eta enpresa jabea hasi ziren behin behitiko konponbide bila, bidean hartu zen Sader lantegiaren jarduna geldiarazteko erabakiak ordea, LAB sindikatuaren kezka ekarri du.

Istripuen eraginez lantegia geldiaraztearen eraginez, Profersako langileek langabeziagatik jasotzen duten dirulaguntzak nabari kaltetu du haien eros-ahalmena sindikatuak azaldu duenez, eta egoerari konponbide bat emateko langileak lekualdatu ditzan eskatu dio Agaleus enpresari, haien bizi-baldintzak bermatu daitezen Zorrotzako lantokia behin-betiko itxi eta lekualdatzeko hautua hartu arte. Prozesu honek, LABk azaldu duenez, ezin du balio Zorrotzako egoera beste nonbaiten ere errepikatu dadin, baizik eta langileekiko zein ingurunearekiko ekoizpen modu jasangarriago baten alde egin dadin. Horretarako gertakariak eragin dien norbanako zein talde guztien parte-hartzea funtsezkoa dela azpimarratu du sindikatuak, “auzo elkarteak, enpresa, erakundeak eta eragindako norbanako eta talde guztiak Profersaren jardunaren behin betiko eteteak onura ekar diezaten”.