Hamargarren urtez jarri du aurten martxan Errigorak "uzta euskerari puzka" ekimena, Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzeko eta zonaldeko euskalgintzari ekarpena egiteko helburuarekin. Aurten, ekimenaren hasieraren hamargarren urteurrena ospatzeko, Errigorak haren sorreran eskeini zuen saskiari keinu egin dio, 50€-ko saski bakarra eskainiz.
10. urteurrena ospatzeko, aurten Lezaun Upategian bisita eta bazkaria zozketatuko ditugu saskiekin batera.
Aurtengo saskiak 23 ekoizleren 9 produktu bilduko ditu, 5 amankomunak (zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta alkoholdun botila bat) eta beste 4 Erriberak eskaintzen dituen ohiko produktuen artean hautatuak (olioa, kardoa, babarrun beltzak, txitxirioak, potxa zuri eta berdeak, pasta, arroz integrala, ozpina, mahats zukua, ardi gazta, eta abar).
Parte hartzeko jarraitu gure sare sozialak (Twitter, facebook) eta sartu zure datuak aldameneko galdetegian. Azaroaren 9a baino lehenagora arte duzu izena emateko, bertako produktuak zain dituzu! Informazio gehiago errigora.eus web orrian.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.