2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak

Abenduaren 16an Bilbao Arenan (Miribillan) jokatuko den finalerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu parte hartzen duzuenon artean. Abenduaren 11ko 15:00etara arteko epea izango duzue horretarako. Irabazleak abenduaren 12an jakinaraziko ditugu. Parte hartzeko, izena emateaz gain, gure Instagram kontua jarraitu beharko duzue (@bilbokouriola).

17:00etan hasiko da finalaren eguneko saioa, eta honako bertsolari hauek igoko dira oholtzara:

  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Oihana Bartra Arenas
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Aissa Intxausti Aburruza
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Jone Uria Albizuri
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.