Eskuratu 2 sarrera 'Belatza' ikusteko

Eskuratu 2 sarrera 'Belatza' ikusteko

“Orhi” diskaren aurkezpena. Philippe de Ezcurra, Anjel Unzu, Kike Arza eta Marie-Hélène Gastinel-Guillaume.

Askatasuna ikur den belatza txoria bezalaxe laukote hau musika estiloaren kodeetatik eta lengoaietatik libratzen da. Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroako bidegurutze sortzaile honek “Orhi” diskoa kaleratu berri du eta Hegoaldean estreinatuko du taulen gainean. Goi mailako musikari hauek sustraien iturritik edaten dute soinu eta kantu garaikideak sortu ahal izateko. Poesiaz eta energiaz josia izango da kontzertua. Entzuleak urrun aireatuko dira.

* Emanaldi hau Iparraldeko  Euskal Kultura Elkartearekin (EKE) elkarlanean burutuko da.