EHZ jaialdirako sarrera bikoitza

EHZ jaialdirako sarrera bikoitza

5.000 jarraitzaileren langara iritsi da Twitterren Bilboko Uriola (@uriolaeus). Bada, irakurle guztiei esker lortutakoa ospatzeko, zozketa berezia jarri dugu martxan: uztailaren 1ean, 2an eta 3an Behe Nafarroako Irisarrin egingo den Euskal Herria Zuzenean jaialdirako sarrera bikoitza.

Sepultura talde brasildar ezaguna izango da EHZ-ko agertokian arituko den nazioarteko izen handienetakoa. Programazio zabalaren baitan, hala ere, euskal taldeak izango dira nagusi. Besteak beste, Vulk bilbotarrak, berriz ere gitarrak hartu dituzten Delirium Tremens historikoak, Joseba Tapia soinujolea, Niko Etxart, bogan dauden Ibil Bedi iruñarrak, Ødei rap abeslaria…

Ekainaren 12ko gauerdira arte egongo da irekita zozketan parte hartzeko aukera.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Itziar Ugarte Elosegi