Errigorako bi saskiren zozketa

Errigorako bi saskiren zozketa

Beste urte batez Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina martxan jarri du Errigorak.

2013. urtetik darama Errigorak udazken zein udaberrian ekimen hau aurrera eramaten. Hala, joan den larunbatean aurkeztu zuten Mendigorrian udazken honetako euskarari puzka kanpaina. 

Urriaren 22an hasi eta azaroaren 10ean amaituko da Nafar hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatzeko epea. Guztira hiru saski erosteko aukera egongo da: Beltza (55€), berdea (65€) eta zuria (75€).

Nafarroa hegoaldeko ekoizpena sustatu eta euskarari laguntza bermatzea dira kanpaina honen helburu nagusiak. Horrela, eskuratutako diruaren %25a Nafarroa hegoaldeko baita erdialdeko euskalgintzara bideratuko dure dirua, batik bat, Agerraldia ekimenera, AEKra, Sortzenera eta Ikastolen Elkartera. 

Zozketa

Bilboko Uriola agerkari digitalak Errigora kanpainaren 2 kutxa zozketatuko ditu (bata beltza eta bestea zuria). Zozketa gaur hasi eta azaroaren 6an (gauerdian) amaituko da. Zozketan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

-Bilboko Uriola sare sozialetan jarraitzea (Twitter, Facebook)

-Errigoraren argitalpena elkarbanatzea 

- Eskuinaldeko formularioa betetzea

 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Iker Montes eta Iker Jalón