Eskuratu 2 sarrera BBK Live jaialdirako

Eskuratu 2 sarrera BBK Live jaialdirako

EH Bildu koalizioak, Bilboko Udalaren eskutik, 16 sarrera bikoitz eskuratu ditu uztailaren 12an, 13an eta 14an, Kobetamendin ospatuko den BBK Live jaialdirako. EH Bildu koalizioak urtean zehar jasotzen dituen sarrera guztiekin egin duen bezala, oraingoan ere, sarrera hauei uko egin die, eta URIOLAko zozketen bidez, herritarren artean banatzea erabaki du. Beraz, parte hartu zozketan eta eskuratu zure sarrera!