Eskuratu 2 sarrera 'Biz Hitza, Euskara batuaren historia dantzatua' ikusteko

Eskuratu 2 sarrera 'Biz Hitza, Euskara batuaren historia dantzatua' ikusteko

kuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu. 

Aukeran Dantza Konpainia.

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez.

Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi, Aitor Etxebarriak musika burutu eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

*Dantza emanaldi hau Euskaltzaindiaren babespean plazaratzen da.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.