Eskuratu 2 sarrera 'Mundubira, Elkano primus' ikusteko

Eskuratu 2 sarrera 'Mundubira, Elkano primus' ikusteko

Iñigo Aranburu, Xabier Ortuzar, Ainara Ortega eta Nerea Alberdi

Orain dela 500 urte Victoria naoak bete zuen munduaren bira aurreneko aldiz. Leman Juan Sebastian Elkano eta berarekin batera munduaren itzulerari amaiera eman zioten beste euskaldun batzuk zihoazen. 1519an San Lucar de Barramedatik itsasoratu ziren 265 marineletatik 18 baino ez ziren itzuli.

Elkanoz gain hiru bizkaitar eta Victoria naoa Ondarroan eginiko itsasontzia zela kontuan izanik, Euskal Herria itsastarraren itzala ageri da historia pasarte honetan. Gure memoria berreskuratu eta plazaratu nahi duen teatro lan honek iaz “Anton Abbadia” sorkuntzak zabaldu zuen bideari ekiten dio. Formatu txikiko antzezlana da non musika eta bakarrizketak tartekatzen diren.