Eskuratu bi Sarrera Bilbao Basket - Estudiantes partidurako

Eskuratu bi Sarrera Bilbao Basket - Estudiantes partidurako

EH Bildu koalizioak, Bilboko Udalaren eskutik, 10 sarrera bikoitz eskuratu ditu igandean, abenduak 17, 12:30ean, Bilbao Arenan, Estudiantes taldearen aurka Retabet Bilbao Basketek jokatuko duen Liga Endesako partidurako. BBK Live jaialdirako, Isabel Pantojaren kontzerturako edota Bilbao Basketen beste partida batzutako sarrerekin egin bezala, oraingoan ere, sarrera hauei uko egin die koalizioak, eta URIOLAko zozketen bidez, herritarren artean banatzea erabaki du. Beraz, parte hartu zozketan eta eskuratu zure sarrera!