Eskuratu bi sarrera Bilbao Basket-Tau Castello partidurako

Eskuratu bi sarrera Bilbao Basket-Tau Castello partidurako

EH Bildu koalizioak, Bilboko Udalaren eskutik, 10 sarrera bikoitz eskuratu ditu asteazkenean, urriak 10, 20:00ean, Bilbao Arenan, Tau Castello taldearen aurka Bilbao Basketek jokatuko duen Liga Endesako partidurako.

Beste partida batzutako sarrerekin egin bezala, oraingoan ere, sarrera hauei uko egin die koalizioak, eta URIOLAko zozketen bidez, herritarren artean banatzea erabaki du. Beraz, parte hartu zozketan eta eskuratu zure sarrera!

 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.