Eskuratu bi sarrera Bilbao Basket vs Baskonia partidurako

Eskuratu bi sarrera Bilbao Basket vs Baskonia partidurako

EH Bildu koalizioak, Bilboko Udalaren eskutik, 10 sarrera bikoitz eskuratu ditu igandean, maiatzak 13, 12:30ean, Bilbao Arenan, Baskonia taldearen aurka Bilbao Basketek jokatuko duen Liga Endesako partidurako. BBK Live jaialdirako, Isabel Pantojaren kontzerturako edota Bilbao Basketen beste partida batzutako sarrerekin egin bezala, oraingoan ere, sarrera hauei uko egin die koalizioak, eta URIOLAko zozketen bidez, herritarren artean banatzea erabaki du. Beraz, parte hartu zozketan eta eskuratu zure sarrera!

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.