Eskuratu bi sarrera Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako

Eskuratu bi sarrera Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako

Azken finalaurrekoa jokatuta, hauek izango dira abenduaren 15ean Bilbao Arenan egongo diren bertsolariak: Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' eta Aitor Bizkarra Ruiz.

Bilboko Uriola Finaleko Laguntzailea izango da eta zortzi bertsolarien arteko lehiaketa zuzenean Bilbao Arenan ikusteko sarrerak zozketatuko ditugu gure irakurleen artean.