Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Larunbatean, BBK Aretoan, Estitxu gogoan ikuskizunerako sarrera bikoitza zozketatuko dugu.
Robles-Aranguiz familia (3 belaunaldi) + Niko Etxart + Gontzal Mendibil + Jose Mari Iriondo
Ikuskizuna (musika, dantza, ikus-entzunezkoa, umorea…)
Estitxu kantautore aitzindaria izan zen euskal kantagintza berrian 60ko hamarkadan. Lourdes Iriondo eta Maite Iridinekin batera euskal eszena biztu zuen garai ilunetan. Ikuskizun honen bidez, gogora ekarriko ditugu haren ahots paregabea, kanta ederrak eta irria. Aurten, 25 urte bete dira Beskoitzen jaiotako kantari bilbotarra zendu zela. Urteurren honetan, sendiak ikuskizun hau taularatzea erabaki du. Umore onean, Estitxuren kantu eta kontu anitz entzungo ditugu eszenatokian.
LORALDIA +
SORMENAREKIN SOLASEAN
Sortzaileak eta euren sormena hobeto ulertzeko eta ezagutzeko hainbat solasaldiak antolatu ditugu. Emanaldi batzuk baino lehen aurkezpen bereziak antolatu ditugu, bertan sormenari buruzko informazioa eta interpretatzeko giltzak eskainiko dira.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.