EH Bildu koalizioak, Bilboko Udalaren eskutik, 10 sarrera bikoitz eskuratu ditu asteartean, maiatzak 8, 19:00etan, Bilbao Arenan, 'Harlem Globetrotters' taldearen ikuskizunerako. BBK Live jaialdirako, Isabel Pantojaren kontzerturako edota Bilbao Basketen beste partida batzutako sarrerekin egin bezala, oraingoan ere, sarrera hauei uko egin die koalizioak, eta URIOLAko zozketen bidez, herritarren artean banatzea erabaki du. Beraz, parte hartu zozketan eta eskuratu zure sarrera!
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.