Eskuratu bi sarrera 'Herejeen alaba' ikusteko

Eskuratu bi sarrera 'Herejeen alaba' ikusteko

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Igandean, Euskalduna Jauregian izango den Herejeen alaba ikuskizunerako bi sarrera zozketatuko ditugu.

Ikuskizun honek Joseba Sarrionandiaren narrazio bat du abiapuntu: Kristalezko bihotza (Narrazioak. 1983 – 2011). Zenbait elizgizonen irudimenaren eskutik, XII. mendeko Koloniatik (Alemania) XX. mendeko Durangora garamatzan istorio baten arrastoak jarraituko ditugu. Ander Berrojalbizek burutu du gai honi buruzko ikerketa historikoa eta Herejeen alaba jarri dio izen. Ander Lipus aktoreak, berriz, Berrojalbizen obra irakurriko du, Pamiela argitaletxeak argitaratu berri duena. Maider Lopez Delgadok (biola) eta Ander Berrojalbizek (arrabita) osatzen duten Khantoria taldearen Erdi Aroko musikak girotuko du irakurketa.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.